XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) (730 m), ondoren pista markatu bat jarraituz Arkamoko kotara (867) berriro igotzeko.

Elgeako lepoa (850) hurbil dago eta ia goibeherarik gabe.

Leku honetantxe dago kokatua Elgeako trikuharria.

Miritxa mendiaren inguruan, lepotik 400 bat metrotara eta ibilbidetik kanpo, iturri bat aurkitzen da.

Elgeako Lepoa - Mugarriluze

Aurrera egiteko bi aukera daude, edota Elgeako tontorrera igotzea (ez dauka goibehera handiegirik) edota mendia bere Mendebal-hegaletik inguratzen duen pista jarraitzea.

Bi aukera horiek bateratzen diren tokitik abiatzen da pista bat SErantz, Arabako Elgea herriraino heltzen dena.

Iparralderantz jarraituko dugu, bidegurutze horretatik Urkitako lepoan barrena (871), eta hor tumulu bat dago, Elgea II izenaz ezagutzen dena.

Zona hau garrantzi handikoa da bere baso-ustiapenagatik, intsinis pinua, alertzeak eta Lawson altzifreak ugariak izanik.

Urkita edo Urkitzako tontorrera igoko gara (916), bere Ekialdeko hegaletik mendia inguratuz, Harriurdineko Lepoaren (822) inguruetara heltzeko.

Bide zabal eta ia goibeherarik gabeko bat jarraituz, Iparralderantz, bi PR aurkituko ditugu, Dorletara jaisten dena bata eta Eskoriatzaraino ailegatzen dena bestea.

Ia somatzen ez den Harriurdin/Makatzgaineko kota gainditu ondoren Pagobedeinkatuko lepora helduko gara, eta hemen 1881ean tximista batek jota hildako pertsonaren omenez eraikitako hilarria aurkitzen da.

Leizargarateko parajera ailegatuko gara ondoren, eta bidegurutze honetan Bolibar, Elgea, Ozaeta eta Degurixarako bideak abiatzen dira.

Inguru horietan dago Mutxurgaineko lepoa, Idazabal eta Bizkarlatza tontorren artean kokatua.

Handik 260 m-ra eta balizajearen norabidean Leizargarateko iturria ikus dezakegu.

Atzean geratu dira txabola ugari, han-hemenka barreiatuak.

Alabitako ataskara iristean (1.016) artegi berri bat ikusteko aukera dugu, Degurixara doan bidean.

Ataskatik zuzenean igotzen da Mugarriluzeko gailurrera.

Zertxobait lehenago, harri bertikal handi baten albotik iragango gara, gaur egun udal-mugarri bezala erabilia dena 3E inskripzioarekin (Eskoriatza).

Mugarriluze - San Juaneko Lepoa

Belarrez jositako zelai batean barrena jarraituko dugu, Txojas Viejas eta Mentazpi izeneko parajeetatik Saiturri edo Orbeko lepora iristeko: hementxe dago Orbeko istila edo lupetza (1.073).